Bizkaia Kalea, 61 20800 Zarautz - Gipuzkoa

Giharretako minak arintzeko… Aukera ezazu koltxoi egokia

Asko dira giharretako minak sortzen dituzten arrazoiak: pisuak zamatzea, jarrera desegokiak izatea, ariketatan larregi aritzea, luzaketa eta beroketak albo batera uztea, aire korronte egokituaren ondorioz sortuak, ordu asko mugitu gabe egoteagatikoak, gure beharretarako egokiak ez diren koltxoi eta burkoaren gainean atseden hartzeagatikoak...

Post honen bitartez, jatorriaren arabera, giharretako minak arintzeko aholkuak aurkituko dituzu. Interesgarria ezta?

Minaren eragileak

Minaren eragilearen arabera, giharretako minak arintzeko konponbidea ezberdina izango da. Adibidez, bidaia luze bat egin beharko bagenu, garrantzitsua litzateke ordu ta erdi, bi orduro atseden hartzea eta giharrak luzatzea, hauek ez daitezen kontrakturatu. Pisua jaso beharko bagenu ere garrantzitsua da beharrezko neurriak hartzea; jarrera egokia bizkarrak ez dezan alferrik jasan eta gerriko bat erabiltzea ere gomendagarria da gerrialdea indartzeko, honek ere ez dezan sufritu…

Giharretako minak arintzen dituzten soluzioekin jarraituz, kirolariontzat oinarrizkoa da luzatze eta beroketa ariketak egitea aurrez eta jardueraren ondoren. Aire korronteek eragindako minak saihesteko berriz, aire egokituen zuzeneko zurrustak edota korronteak zuzenean minberatutako tokian ez ematea eragotzi beharko da.

Giharretako minak ekiditeko atsedenerako produktuak

Bizkarreko minez altxatzen bagara, zergaitia gure atsedenerako produktu egokiak ez erabiltzea izan daiteke. Gure fisiologiaren araberako irmotasuna daukaten koltxoien gainean hartu beharko genuke atseden, gure lo egiteko moduek, presio puntuak ekiditen dituzten modeluekin batera, kontrakturak sortu bait ditzakete.

“Latex”, “muelle” edo “visco” honek ez dauka garrantzi gehiegi

Kontuan hartu beharrekoak koltxoiak berez dituen ezaugarriak dira, koltxoiaren erosotasunak bere oinarrian daraman osagarriarekiko lotura handia duela ahaztu gabe. Somier on bat beti izango da irmo eta uniformea koltxoiaren kalitatea optimizatze aldera. Xaflak elkarrengandik gertu kokaturik dituen somierrak gorputzaren pisu eta formetara egokitzeko abantaila izango du.  

Koltxoia dendan frogatzea 

Aukeratzerako unean, gure ohean egiten ditugun mugimendu berberak egiten saiatuko gara burko batekin. Ezinezkoa da denbora gutxian ideia bat egitea baina xehetasun batzu igerriko dituzu.

Beste aholku bat lehendabizi dendan aurkitzen den “koltxoi hoberena” frogatzea litzateke eta kalitatez jeitsiz guztiak frogatzea ondoren. Zure bizkarrak behar duen irmotasun eta biguntasun maila justua zein den ohartuko zara. Gainera zure bizkarrak aldaketak igerriko ditu eta moldatu egingo da hoberena doakizuna adieraziz.

Irmotasuna: ez bigunegia ez gogorregia

Koltxoi oso irmoak, irmoak, bigunak edo ergonomikoak aurkituko dituzu merkatuan. Oraindik ez da guztientzat ona den koltxoi perfekturik…

Koltxoi gogor bat bizkarreko mina ekiditeko onena dela, edota somierra eta koltxoiaren artean egurrezko xafla bat jartzeko gomendioak ez dute fundamenturik, kontrakturak edota bizkarreko tentsioak jasaten dituzten guztientzat gomendagarriena igeriketa dela dioen ideia bezain zaharkitua da aurrekoa.

Irmoa bai, gogorra ez. Beti daukagu koltxoi gogor bat koltxoigain bigun mehe batekin goxatzea, aldiz koltxoi bigun bat beti geldituko da biguna.

Denok gara ezberdinak eta gutxi gora beherako gomendio indibidual bat izango da bizkarreko minak ekiditeko gakoa, diagnostiko hontan alderdi desberdinek parte hartzen dutelarik.

Irmotasun maila erabiltzailearen mende egongo da zuzenean, bere neurri eta pisuarengan. Horregatik koltxoi on batek homogeneoa izan behar du, gorputz osoaren sostengua mantendu dezan hondoratze edota barnehutsak izan gabe.

Bestalde, malgua ere izan beharko du, gure bizkar hezurreko biribiltasunetara moldatuaz hau zuzen eta lerrokatua mantentzeko, jarrera arraroak ekidin eta bizkarreko osasuna optimizatze aldera.

Oso biguna den koltxoi batekin gorputz osoak larregi egingo du lan, kasu hontan bizkar hezurrak bere lerrokatze zuzena galtzen du eta sorbalda eta pelbisa hondoratzen dira. Honek lepoko minak eragin ditzake, migrainak, tortikolia eta goizetan, esnatzen gareneko hezurdura-giharretako minak ere.

Ez dira gomendagarriak  oso irmoak diren koltxoiak,  bizkar hezurra ez bait da gorputzera behar bezala egokitzen. Pertsona bat lotan gehiehi mugitzen bada eta bizkarreko mina jasaten badu, koltxoia gogorregia ala bigunegia izan, gau osoan esnatzen ibiliko da loaren posizio aldaketekin batera.

Bizkar hezurreko desbideratzea sufritzen duten pertsonentzat aholku modura, gomendagarriagoa izango da koltxoi irmo bat goikalde malguarekin bizkar hezurrera egokitze aldera.

Erosotasuna: zerbait malgua aurkitzea

Lehenengo zirrarak erosoa eta bigungarria izan beharko du eta bigarrena frogatzen ari garen koltxoiak, bizkarra eta gorputzeko zati guztiak behar bezala jasan eta eusten dituela, sorbalda, gluteo, orkatilla eta oinak bereziki.

Koltxoiaren altueran (lodieran) arreta ipini beharko dugu, baita mugimenduak jasateko eskeintzen digun trinkotasunean ere.

Tenperaturaren kontrola

Oso gutxitan pentsatzen dugun parametroa da, hala ere bere garrantzia dauka, koltxoiak gorputzaren tenperaturarekiko erregulazioa egokitzeko aukera eman behar bait du atseden berreskuragarri bat bermatzeko. Bero gehiegi pasatzen badugu, izerditzen gara eta lo gaizki egiten dugu. Hotza sentitzea ere oso deserosoa da. Artilea eta kotoia bezalako material naturalak  mesedegarri izaten dira beroaren transmisio hobeago bat izateko. Gainera, leku epelean bizi bagara malgukiak(muelle) dituen koltxoi bat hobeto aireztatuko da eta freskoagoa da, aldiz hozkila izanez gero “viscoelastico”, “latex” edota “espuma”  gaiez osaturiko koltxoiek beroa gordetzen laguntzen dute.

Neurri egokia

Koltxoiak handia izan behar du. Komenigarriagoa izango da 160 edota 180 zentimetrokoa bada. Bikotekide bat bestea baino gehiago mugitzen bada, saihetsezina izango da beste bikotekidearen atsedenaren kalitateari eragitea eta honek bikotekidearen erosotasuna txartuko du, ohean duen posizioa aldatzera behartuz. Hasiera batean garrantzi gabeko gertaera dirudien honek, bizkarreko ondoez ugari sortzen dizkie pertsona askori.

Loaldiko jarrera

Normalean, loaldia goruntz begira egiten bada, koltxoia irmoa izatea komeniko da bizkarra ongi eusteko, baina albo batera lo egiten bada hobe etorriko zaigu koltxoi irmoa baino malguagoa izatea, honek sorbaldak gehiago hondoratzen laguntzen bait du jarrera egokia hartze aldera.

Gogorarazten dizugu buruz behera lo egitea ez dela batere gomendagarria, bizkarreko mina izatea errazten bait du.

Ongi sentitu!! Ongi bizi!!

Gustora eta eroso sentitzea loaldiaren kalitatearen oinarria da.

Gogoan izan koltxoi on baten aukeraketa bizkarreko mina saihesteko bermea dela eta ondorioz gure bizi kalitatea hobetuko dela.

GLK altzari dendan zure beharretara egokitzen den atseden-pack-a aukeratzen lagunduko dizugu. Gogoratu, zure ongizatearen gakoa atsedenean egon daiteke…