Bizkaia Kalea, 61 20800 Zarautz - Gipuzkoa

Egongelaren garrantzia

Etxera iristen garenean eroso sentiarazten gaituen giroa topatzea ezinbestekoa da etxekoen atseden eta gozamenerako. Hau horrela izan dadin, bertakoen ohitura eta beharretara egokitzen diren elementuak etxeak berak eskaintzen dizkigun espaziotara behar bezala egokitzean dago gakoa.

Egongela izan ohi da etxekoak elkartzen dituen oinarrizko estantzia eta detaileetan erreparatzea ezinbestekoa izango da guztion erosotasunerako;

  • Sofaren erosotasuna bezain garrantzitsua da bertako altzarietan kokatu nahi ditugun tresna elektroniko eta gainontzeko elementuetan erreparatzea, ondoren dena txukun eta eskura izan dezagun.
  • Elementu materialez gain, garrantzitsua da egongelan burutzen diren jarduerak ere kontuan hartzea, hau da, egunean zehar egongelari ematen zaizkion erabilera desberdinetan erreparatzea, horrela, espazioa behar bezala egokitzea lortuko dugu, etxekoen egunerokotasuna erraztuz.
  • Guzti hau aurreikusiz “etxeko giroa” hobetzea lortuko da.

GLK altzari dendan oinarri hauetan arreta berezia jartzen dugu altzarien konposaketak bezero bakoitzari egokitzeko garaian eta kalitate-prezio arteko eskaintzarik hoberena eskaintzeko lantzen dugu proposamen bakoitza.