Bizkaia Kalea, 61 20800 Zarautz - Gipuzkoa

Armairuaren aukeraketa

Nola aukeratu armairu egokiena

Ongi aukeraturiko armairua etxerako inbertsiorik hoberena izango da. Armairua jarri beharreko estantzian, daukagun espazio erabilgarria, bertako argia eta bereziki aurrekontua izango dira gure aukera baldintzatuko duten elementuak.

Espazioa soberan izanez gero, modelo estandarretara jo genezake, baina neurrietan eskas baldin gabiltza probetxu handiagoa aterako diogu espazioari armairu empotratu batekin.

Gure beharretara egokitzen den armairu mota aukeratu ondoren, bukaera aukeratu beharko dugu gelaren dekorazio estiloaren arabera. Zerbait arina, dekorazioan integratua, egurrezko aurrealdearekin, lakatuan, beira glaseatuan…

Ondoren aztertuko dugun moduan, gure beharretara egokitzen den irekiera sisteman ere pentsatu beharko dugu; irekiera normaleko orriduna, tolesgarria edo irristagarria.

Azkenik, barnealdeko plangintza eta antolaketan jarri beharko dugu arreta, apalak, tiraderak, banaketak eta edukiera handiagotzeko osagarriak kontuan hartuz barnean dugun espazioari ahalik eta etekin gehien ateratzeko aldera.

Guzti hau kontuan izanez gero armairu egokienaren aukeraketa egina izango dugu.

Ate egokien aukeraketa

Gure beharretara hoberen egokitzen den armairua aukeratzeko, lehendabizi  hiru motako irekiera sistemak daudela jakin behar dugu: irristagarriak, irekiera normaleko orridunak eta tolesgarriak. Aukeraketa hau armairuak  luzeran eta zabaleran hartzen duen tartearen mende egongo da eta noski, norberaren nahi estetikoen baitan ere.

Sakonera gutxiko armairuentzat, hau da, 600mm-tako sakonera arte, irekiera normaleko orrien sistema gomendatzen da.

700mm-tik gorako sakonera duten armairuetan aldiz edozein motako irekiera sistema hautatu ahal izango dugu. Kontuan hartzekoa da arropa erraz zintzilikatzeko eta ateekin ez dezan talka egin barnean gutxienez 600mm-tako sakonera erabilgarria izan beharko dugula.

Kontrako kasuan, beti irekiera normaleko orrietara jo beharko genuke eta arropa zintzilikatu nahi izanez gero esekitzeko barra teleskopikoak erabili beharko dira. 1.100mm arteko zabalera duten armairuetan, gomendagarria da irekiera normaleko orriak edo tolesgarriak jartzea eta ez irristagarriak.

Zabalera handiagoko neurrietan edozein irekiera aukeratu ahal izango dugu, baina normalean irristagarriak jartze aldera jotzen da. Dagoen espazioak onartzen badu behintzat, 1200mm edo gehiago dituzten ateak jartzeko joera izaten da.

Armairuak gelan duen kokapena eta gainontzeko elementuekiko distantziak  ere kontuan hartzekoak izango dira irekiera sistema hautatzeko.

Kontuan hartzekoak:

-     Irekiera normaleko orriak dituen armairuak gutxienez 45zm izan beharko ditu gehi aurrealdean beharrezko tartea.

-     Ate irristagarri batek metro karratu baterainoko espazioa irabazteko aukera ematen digu, panelak paraleloan irristatzen direlako.

Armairuaren barrualdea

Armairuen barrualdean ohiz erabiltzen diren materialak melaminazkoak izaten dira aurrezte aldera.

Armairu egokia nola aukeratu jakin nahi badugu, barneko elementuen lodieratan arreta ipini beharko dugu. Merkatuen eskaerak geroz eta gehiago doaz 25mm edo gehiagoko lodieratara, baina 16mm edo 19mm-tako lodiera dutenak ere aurki ditzakegu.

Barrualdean izango duen oinarrizko banaketa armairuari emango zaion erabileraren araberakoa izango da. Hala ere, orokorrean, armairu txiki batek, gutxienez, arropa luzerako tarte bat, arropa motzarentzat beste bat eta tiradera modulu batez hornitua egon beharko luke.

Tiraderei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko gomendagarria da hauen gidak guztiz ateratzeko modukoak izatea, honek sakonera guztira iristea erraztuko digu, nahi izanez gero, gida hauek frenoarekin ere badaude.

Gomendagarria da baita ere tolesten dugun arroparentzat tarte bat uztea, eta espazio gehiago izanez gero, armairuak nahi adinako osagarriekin osatu ditzakegu,

oinetakoak gordetzekoak, apal irristakorrak edo inklinatuak, arropa saskiak, ateratzen diren ispiluak, lepokoak gordetzekoak…

Armairu batean garrantzitsuena barrualde praktiko bat lortzea izaten da, ongi antolatua, espazioa optimizatzeko aukera emango diguna.

Kontuan hartzekoa: Armairu baten barnealdea ahalik eta hoberen antolatzeko, garrantzitsua da zenbat pertsonek erabiliko duten jakitea. Logikoena, alderik eskuraezinenak gutxien erabiltzen ditugun gauzetarako gordetzea izaten da, oinetakoak bereiztea eta tiradera gehiegi ez jartzea, honek aurrekontua garestitzea ekartzen bait du.

GLK altzari dendan armairu bakoitza bezeroaren nahi eta beharretara egokitzen dugu beti ere kalitate-prezio arteko oreka mantenduz. Zure etxeko espazioei ahalik eta etekin handiena atera nahi badiozu zatoz GLK altzari dendara.